Urtero bezala, aurten ere igerilekuak irekiko dira jendeak udako egun beroenetan goza dezan. Aurtengo sasoia ekainaren 22tik abuztuaren 25 arte izanen da, egunero irekita egonez.
Etxalarko turismo bulegoan gure herriko informazio guztia topatuko duzu; herriko gida, mendiko gida, ibilbideak, usategiak… Eskualdeko leku eta zerbitzuen informazioa eskaintzen da ere.
Mendian ibiltzea bada zure zaletasuna, Etxalarko mendiak leku paregabea dira horretarako. Herriko lurraldean zehar, balizatutako ibilbideak daude zailtasun maila desberdinarekin, ederrak denak mendiaz eta naturaz gozatzeko.
EZAGUTU ETXALAR!
Gure herria oraindik ezagutzen ez baduzu, hurbiltzen zarenean seguru ez zarela damutuko. Bere ondare anitzaz gozatu daiteke herriko kaleak zeharkatu bitartean. Bere edertasunarengatik saritutako herria da Etxalar.
Bisita gidatuak eskatzen dira herria hobe ezagutzeko.
KARMEN ETXALARKOA
Herrian bere berri bazen ere, ez zegoen erabat sartuta herriaren eguneroko bizitzan 2017ko irailean Etxalarko bizilagun talde handi batek emakume honen memoria pastoral baten bitartez berreskuratu zuten arte. Ondotik bere etxerainoko ibilbidea sortu zen.
Ezagutu sakonago emakume zirraragarri hau!
EZAGUTU USATEGIAK!
Sara eta Etxalarko mugaren bi aldeetatik jasotako trepa eta abatetan, zatarra eta makila tresna dituztela, hamahiru pertsonek usoak sareetara bideratu eta harrapatzen saiatzen dira.
Bista gidatuak eskaintzen dira tradizio hau hobeto ezagutzeko
GOZATU MENDIAZ!
Etxalar inguru natural pribilegiatua dauka, mendi, erreka eta basoez osatua. Honek denak gure herria leku paregabea bihurtzen du mendira ateraldiak egiteko modu desberdinetan, bai oinez, lasterka edo bizikletaz.
Badira ere neurri eta zailtasun desberdineko oinezko ibilbide balizatuak.