BISITA GIDATUAK
Etxalar sakon ezagutzeko lau ibilaldi eskaintzen dira (Herria, etxeak, kontrabandoa eta usategiak). Hauekin gure herriaren ikuspegi orokor bat lortzen da. Ibilaldiak bakoitza bere sasoian eskaintzen da.
Aukeratu zure bisita gidatua!
- Etxalarko Herria: Herriko leku eta berezitasunak ezagutzeko ibilaldia. Aste santua eta Udan.
- Etxalarko historia Etxeen bitartez: Etxalarko ondare arkitektonikoaz eta hauen inguruko historiaz gozatzeko ibilaldia. Larunbatero eta egunero abuztuko lehen hamabostaldia.
- Kontrabandoa: Gau lana bezala ezaguna zen jardueraren inguruko gauezko ibilaldia. Uztaila eta abuztuko larunbatak.
- Usategiak: Sarezko uso harrapaketa tradizionala ezagutzeko ibiladia. Urria eta azaroko asteburu eta besta egunetan.