Etxalarko erreka zubiak: Argaratako zubia
Estilo erromanikokoa, garai bateko Zugarramurdiko bidearen pasua. Antsolokueta auzoko gurutze bidearen amaiera. Bertatik, San Migelgo irudiaren etorrerarekin, landa eta belardiak bedeinkatzen ziren.
Etxalarko erreka zubiak: Zubiaundi
Anduetzeta eta Antsolokueta auzoak batzen ditu. Herriko zubirik handiena da eta jarleku ttiki bat dauka, non bertatik erdiko errotaren presa ikusten den.