Etxalarko etxeak: Aldaitegia eta Etxebertzea
Herriko eta eskualdeko baserrien eredua, bereziki sarrerako harrizko arkua, neurri handiko ate eta leihoak.
Etxalarko etxeak: Praderenea
XIX. mendera arte Iturria izenekoa, hortik aitzinera nagusi aldaketa izan zela eta, nagusi berriaren abizena (Pradera) eman zioten. Gerra zibilean lekaime talde bat bertan errefuxiatu zen eta 1950-51 arte neskentzako eskola izan zen. Aitzineko aldean, iturri bat dago, harri gorriz, egindakoa. Berezko izena Endara badu ere, Pradereneko iturria bezala ezaguna da.
Etxalarko Etxeak: landaburua eta Iriondoa
Eskualdeko herri arkitekturaren ereduak, egurrezko estruktura erakusten dutelarik. Iriondoa etxeak lorategi interesgarri bat dauka eta labrantzako tresnen erakusketa pribatua.