LASTERKARAKO IBILBIDEAK
Mendietan barna lasterka egitea gustuko baduzu, Etxalarko lurraldeetan aukera desberdinak dituzu. Hona hemen batzuk:
PR Ibilbideak:
Herriko plazatik bi PR abiatzen dira, bat Azkua mendiaren itzulia egiten duena eta bertzea berriz Atxuria mendiarena. Hauek oinezko ibilbideak badira ere, baliagarriak dira ere lasterka egiteko. Fisikoki ez dira oso gogorrak. Ibilbide hauek ofizialak dira eta PR ibilbide guztiak bezala, Xuri eta horiz markatuta daude, beraz ez da beharrezkoa GPS gailu edo azken belaunaldiko mugikor bat eramatea. Hauen inguruan gehiago jakin nahi baduzu ikusi loturetan.
- Ikusi Azkuako ibilbidea: “AZKUA” PR-NA 12
- Ikusi Atxuriako ibilbidea: “ORENBENTA-ATXURIA” PR-NA 15
Mendi itzuliak: Ikusi