“INFERNUKO ERROTA” SL-NA 13
Dis.: 10,300km Des.: 200mt Zail.: 1 Den.: 3 ordu.
Ibilbide honek Etxalarko leku berezienetako batera eramaten du. Joan etorriko ibilbide hau Orizki gainean du hasiera eta bukaera, eta familia edo lagun artean egiteko aproposa da. Infernuko errota Etxalarko eta Baztango mugan kokaturiko errota bitxi bat da , errekaren gainean eraikia eta zenbait kondairen lekua bada ere. Karlista gudetan garrantzi handiko errota izan zen bere kokapen estrategikoarengatik eta inguruko baserrientzat bertze garaietan. Gaur egun errota, erreka gora dagoen Etxebertzeko borda jatetxekoak dira honen jabeak.
Ibilbideak ez du zailtasun handirik.
Deskargatzeko:
Track-a: GPX