Usategiak

EZAGUTU USATEGIAK!

Sara eta Etxalarko mugaren bi aldeetatik jasotako trepa eta abatetan, zatarra eta makila tresna dituztela, hamahiru pertsonek usoak sareetara bideratu eta harrapatzen saiatzen dira.

Bista gidatuak eskaintzen dira tradizio hau hobeto ezagutzeko

 

ETXALARKO USATEGIAK

Etxalar zerbaitengatik ezaguna bada, usategiengatik da. Bertan, XV. mendetik dokumentatua eta mantendutako lehengoen ehiza sistema primitiboa erabiltzen da. Nahiz eta penintsula osoan ehiza mota hau debekatua egon, Etxalarren mantendu egin da, batik bat herrian ehizarekiko dagoen afiziogatik eta tradizioak duen garrantziagatik.

Kokapena: Usategiak, Etxalar eta Sarako herrien tartean eta aldi berean Nafarroa eta Lapurdi arteko mugan daude, hain zuzen Iarmendi (509m) mendiko Txorilepo bezala ezaguna den mendi lepoan.

Turismo lekua: Ehiza sasoian batez ere, asteburu eta jai egunetan, bisita lekua izaten da. Garai batean Napoleon eta Alfonso XII bisitatu zituzten Etxalarko usategiak. Bisita gidatuak eskaintzen dira.

 

EHIZA DENBORALDIA

Usoak sareekin harrapatzeko denboraldia urriaren 1ean hasten da eta azaroaren 20. Egunaren inguruan bukatze da, usoaren etorrera eta eguraldiaren arabera.

Uso pasa

Ipar Europako hotzetatik eskapo datozen hegazti hauek, Afrikara doaz bertako klima goxoan negua igarotzera. Urrian, sasoia hasten denean, lehendabiziko usoak multzo ttikitan etortzen dira nahiko banatuak. Urria aurrera doan heinean uso multzoak ugariagoak eta handiagoak izaten dira. Azaroa partean berriz, uso pasa zeharo jaisten da.

Haizearen garrantzia: Haizeak, usoak harrapatzeko garaian, garrantzi handia edukitzen du. Etxalarko usategientzako haizerik egokiena iparrekoa, ipar-ekialdekoa edo ekialdekoa da.
 

uso banda

HISTORIA:

Usategiak noiz sortu ziren konfirmatzen duen agiri edo idatzirik ez da existitzen. Usategiei buruz agertzen den lehen aipamena 1378. urtekoa da eta Iruiñeko Kontu Ganbaran dago. Honetaz aparte, 1487. urteko aipamen bat ageri da Etxalarko usategiei buruzkoa baita ere, Iruñeko apezpikutegiko auzi paperetan.

Kokapenari dagokionez, hauek mugan aurkitzen dira eta historian zehar arrazoi honengatik baimena lortu beharra zuten bertan sareekin ehizatzeko. Bertze alde Frantzia eta Espaina elkar arteko gerran izan ezik, bertze gerrate guztietan, Karlistena, bi gerra mundialetan eta zibilean, sareekin ehizatzen jarraitu zen.

Usategiak a taldea z

 

USATEGIETAKO TRESNERIA:

Sareak:

Gaur egun 6 sare erabiltzen dira; Lakaina, Elutsa, Miarra, Kalamua, Monua eta Fortuna. Iarmendi mendi lepoan kokatuak daude, oina hegoaldean dutela eta goi aldea iparralderantz inklinatua. Hauek ehiza sistemaren azkeneko zatia dira, inbutuaren bukaera. Hauetatik handiena Elutsa sarea da 17 metroko altuerarekin eta 25 bat metroko zabaldurarekin. Bertze guztiak ttikiagoak dira, 10 metroko altuera izanik sarerik ttikienak. Hauen neurriak azken bi mendetan ez dira aldatu.

Erabiltzen den sare sistema mekanikoa da eta palanka bateri eraginez sareak abiadura bizian erortzen dira.

Slider ezagutu 7

Trepak eta abatak

Hauen funtzioa Sara (Lapurdi) aldetik datozen usoak jaistea eta sareak dauden lekuko norabidea hartzea da. Horretarako trepak inbutu formarekin jarriak daude, sareen alde batetik trepa batzuk eta bertzetik bertze batzuk. Usoak saretara hurbiltzen ari direnean trepen arteko distantzia murrizten doa, inbutua estutzen doa, saretara ailegatu arte.

Hauek dira abata eta trepen izenak: Larrekua, Idoikua, Belata, Gibelin trepa, Haritza, Trepa, Trepagibelin eta Ezpondagaina.

Slider ezagutu 3

Harrapaketa baten bideoa

Informazio gehiago: www.etxalar.eus

Facebook Usazaleak: Klik hemen